Goierrin sei gara zigilu ekologikoarekin txekor haragia ekoizten dugun baserritarrak.
Abeltzaintza ekologikoan abereen bizi baldintzak eta zikloak errespetatzen ditugu. Hauen elikadura baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dugu, pestizida, herbizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako ingurunean haziz.
Honez gain, neurri mugatuan eskaintzen diegun pentsua ekologikoa eta gertukoa da, transgenikorik eta gehigarririk gabea.
Horri esker, eskuratzen dugun haragia osasuntsua eta zapore bikainekoa da, garbia eta mineral, omega 3 eta bitaminetan aberatsagoa baita.
Ardura partekatua
Eredu ekologikoa arlo guztietan beharrezkoa eta bideragarria dela sinesten dugu. Horregatik, animalien hazkuntza errespetuz eta modu garbian burutzeaz gain lurraren osasuna, bioaniztasuna eta ingurune orekatuaren alde egiten dugu.

Ekoizleak
Haragi lotea eskuratu edo erreserbatzeko jarri harremanetan ekoizleetako batekin edo posta elektroniko honetara idatzi: goiekoharagia@gmail.com
Anbu (Etxeberri-goikoa. Olaberria): Tlf. 620 785 852
Garikoitz (Mandubi-zahar. Itsaso): Tlf. 686 982 006
Gorka (Urteaga-Urkulegi. Itsaso): Tlf. 619 689 884
Joxe Jabier (San Bizente. Segura/Iruinbengoa. Idiazabal): Tlf. 652 719 524
Beñat (Odio baserria. Mutiloa): Tlf. 635 206 220
Iñaki (Markitegi. Segura/Mendarte. Zerain): Tlf. 662 156 497
Bide batez, ekoizpen ekologikoa hedatzea eta baserritar gehiago horretara animatzea da gure helburua.

Horretarako, irekiak gaude gure baserriak erakutsi eta bisitak jasotzeko, nahiz kontsumitzaileei nahiz beste baserritarrei.