Mandubi-Zahar (Itsaso)

Mandubi-zahar (Itsaso)

1     3

Mandubi-Zahar baserria Mandubiko Mendatean kokatua dago, Itsason, itsas mailatik 550 metrotako altueran, bi bailaren artean, Urola ibarra iparraldera eta Oria hegoaldera dituela.

Betidanik izan da gurean behi azienda, orain dela 30 urte arte esne behiak genituen eta ordutik eta gaur arte larre-behiak.

4

2013ko maiatzetik araudi ekologikoan erregistratuak gaude. Momentu honetan 10 ama ditugu, zezen bat, hiru aurrerako biga eta haragitarako bost txahal. Arrazari dagokiola hainbat aldaketa burutu ditugu azken urteetan, gurera ongien adaptatzen zenaren bila; hasiera batean, arraza suitzarrekoak (brown suisse) bagenituen ere, egun daukagun azienda guztia txaroles arrazakoa da, haragi gihar-gantz erlazio txukuna ateratzeaz gain, gure parajeetara ongi baino hobeki egokitzen den arraza baita.
Aziendaren maneiua erabat da extentsiboa, ustialekuko 17 hektarea belardiak direlarik honen oinarri. Udaberri hasieratik negu hasierara, azienda osatzen duten buruak Mandubi gaineko larreetan ibiltzen dira, nahi dutenean ikuilura, babesera sartzeko aukera dutelarik.

5

Negu garaian ere, ahal bezain guztietan ateratzen ditugu belardietara. Baina, batzuetan, mendi aldeko ustialekua izanik gurea, eguraldiak uzten ez duenean, ikuiluan egon ohi da azienda.

6 OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA 9

Ikuiluan daudenean, abereek bi gune desberdin dauzkate, ganbelatik alde batetara gizentzeko txahalen gunea, sexuez bereiztua eta beste aldera behi eta txahal gazteen gunea. Nahikoa azalera dute gune guztiek, ekologikorako araudiak behartzen dituen parametroak sobera beteaz.
Abereek, egokitutako etzateko guneak dituzte, kubikuluetan, koltxoi gainean, lasto zein garoz goxatua eta gainontzeko estalpeko gunean, ganbela atzean, jateko eta ibiltzeko nahikoa leku.

10

Ganadu aziendaz gain, Mandubi-Zaharren etxerako, oiloak eta oilaskoak eta baratza ere badugu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Ekoizlea: Garikoitz Aiesta Etxaniz, mug.686982006, garikoitzaiesta@gmail.com

Advertisements