San Bizente (Segura) / Iruinbengoa (Idiazabal)

San Bizente (Segura) / Iruinbengoa (Idiazabal)

IMG-20140601-WA0002

Segurako San Bizente eta Idiazabalgo Iruinbengoa baserrietan gaur egun lau larre-behi ditugu: hiru suitzar arrazakoak eta bat pirenaikoa. Txahalak, jaiotzen direnetik, zortzi bat hilabetez amarekin edukitzen ditugu errapetik esnea edanez, eta urte eta erdi bitartean pentsu pixka bat eta forraje on batez lagunduz, okela gozoa lortzen dugu.

IMG-20140601-WA0000     IMG-20140601-WA0010  IMG-20140601-WA0008

 

Eguraldi ona bada, behiak eta txahalak  martxo edo apiril aldera larrera ateratzen ditugu azaro aldera arte. San Bizenteko eta Iruinbengoako larreetan ibiltzen dira. Neguan ukuiluan izaten ditugu.

IMG-20140430-WA0000

Eta hamar urte da ardiekin ere hasi ginela. Sasi-ardi arrazakoak dira eta haragitarako ditugu. Izenak dioen bezala, basati samarrak dira; beraz, zelaia eta basoa behar dituzte gustura ibiltzeko. Arkume hazle onak dira, eta arkumeek haragi fina, samurra eta zapore ezin hobekoa, ematen dute. Otsailean umatzen hasi eta maiatza bitartean izaten dituzte arkumeak.

IMG-20140601-WA0001

Urte osoan ibiltzen dira larrean zelai eta basoetan. Eguraldi oso txarra denean, elurra-edo esaterako, edota umea egin berritan barruan egoten dira, lehor, goxo eta pentsu eta forraje pixka batekin lagunduta.

Gure baserria ere dibertsifikatua da eta ganaduaz gain, intxaurrak eta hirurogei urte inguruko sagarrondoak ere baditugu, errezil-sagarrak, hain zuzen ere: sagar gozoak gordinik jateko ez ezik, erreta edo konpotan zein sagar-dultzea eginda gozatzeko.

IMG-20140601-WA0003

Ekoizlea: Joxe Jabier Basurto, mug. 652719524, lizardibas@gmail.com

Advertisements