Urteaga-Urkulegi (Itsaso)

Urteaga-Urkulegi (Itsaso)

Urteaga eta Urkulegi  baserriak Itsason kokaturik daude . Urkulegin betidanik izan ditugu larre-behiak, eta 2012ko ekainetik araudi ekologikoan erregistratuta ditugu.

IMG_4084

Momentu honetan Urkulegiko zein Urteagako larre-sailak darabilzkigu eta sei behi dauzkagu, lau Pirenaika arrazakoak, eta bi Flekviech arrazakoak. Pirenaika arrazakoak utzi ditugu bertako arraza baita eta oso ondo egokituta baitago gure ingurunera. Flekviech arraza izatez suitzarra da, esne gehiago du Pirenaikoek baino, eta oso ondo egokitzen da gure ingurura eta produkzio ekologikora.

IMG_4120 Larre behiez gain barazkigintza eta frutazaintza ekologikoa ere lantzen dugu eta, udaberriaren hasieran, eguraldi ona bada baratze inguru eta sagastietara bidaltzen ditugu larrera.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Udaberritik negura bitarte, zortzi-bederatzi hilabetetan, inguruko belardietan ibiltzen dira behiak beraien txekorrekin.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Negu garaian edo eguraldi txarra denean, berriz, ikuiluan egoten dira behiak, betiere kanpora irteteko parke aukerarekin. Urkulegiko ikuiluan behiak eta txekor txikiak edukitzen ditugu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA     OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Eta Urteagako ikuiluan gizentzeko txekorrak, hauek ere kanpora irteteko aukerarekin.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bertan azpitarako garoa erabiltzen dugu, behiak etzantokia goxoagoa izan dezaten eta, era berean, simaur hobea egiten delako garoarekin nahastuta. Osagai hau gure barazkigintzarako oso garrantzitsua  dugu. Garoa, berez, etxe inguruko garosailetan biltzeko aukera dugu.

20131129_110850     OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ikuiluan daudenean udaberri eta udan etxeko zelaietan bildutako belarra ematen diegu.

IMG_234420130630_201753

 

 Ekoizlea: Gorka Sasieta Barrenetxea,  mug.619689884,  gorkasasieta@gmail.com

 

Advertisements